Auto klasikoen rallya gaur eta bihar, Durangon hasita

Anboto 2014ko ira. 26a, 18:00

Clasicos Durango taldeak antolatuta, 25 urtetik gorako autoen rallya jokatuko dute asteburuan. Gaur, 17:00etatik 21:00etara, Landako Gunean ikusi daitezke rallyan parte hartuko duten 40 auto klasikoak, eta, ondoren, lehenengo etapari ekingo diote.


Rally mota hauen berezitasuna da autoak gehienez 50 kilometro orduko abiaduran ibili daitezkeela, eta parte-hartzaileek ibilbidea unean bertan deszifratu behar izaten dutela. Gaur gauean Fruiz, Gernika eta Ea ingurutik ibiliko dira. Bihar, 10:00etatik 11:00etara, parte hartuko duten autoak zein parte hartuko ez duten beste 30 ikusi ahalko dira Landako Gunean. Ondoren, 11:00etatik eguerdira arte eta baita arratsaldean ere beste etapa bi lehiatuko dituzte Durangaldetik zehar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!