Opera, musika klasiko eta ballet ikuskizunak, Zugazan, zuzenean

Anboto 2014ko ira. 23a, 11:11
'Aida' opera izango da, irailaren 29an, Zugaza zineman ikusgai.

Londresko Royal Opera House-ekin akordioa sinatu du Zugaza zinemak. Horri esker, munduko antzokietako opera, ballet eta musika klasiko emanaldiak, zuzenean, eta bereizmen handiagaz, eskainiko dituzte Durangoko zinemako pantailan.

 

Irailean Giuseppe Verdiren zikloa eskaini dute, programa horren barruan: Milango Scala antzokiko La Traviata eta Carmen operen emanaldiak eskaini dituzte dituzte, Zugazan. Irailaren 29an emango dute Verdiren inguruko zikloa amaitutzat: Aida emango dute egun horretan, 20:00etatik aurrera.

Ikasturte honetan zehar, satelite bidez eta zuzenean emango dituzte, esaterako, Manon eta La Fille Mal Gardée balletak, edota I Due Foscari, La Boheme, eta Guillume Tell operak.

Zugaza zinemaren webgunean dago 2014-2015 ikasturteko emanaldien egitarau zehatza ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!