Udaleko arreta zerbitzua udaletxean egongo da bihartik aurrera

Anboto 2014ko ira. 15a, 10:14

Herritarren Arretarako Zerbitzua Andra Maritik udaletxera aldatu dute. Udal ordezkariek esan dute "herritarrei ahalik eta zerbitzu onena emateko eta baliabideak optimizatzeko" helburuz egin dutela aldaketa. Albistea PSE-EEk iragarri zuen ekainean, eta dirua aurrezteko asmoagaz lotu zuen.

Goizeko 08:00etatik 14:00etarako ordutegiagaz hasiko dira zerbitzua eskaintzen. Barrenkalen dagoen sarreratik joan beharko dute herritarrek. Gainera, administrazio elektronikoa martxan ipiniko dute, eta horrela, zerbitzua eraginkortzeko esperantza agertu dute.

PSE-EEk ekainean adierazi zuen alokairuko dira aurreztea dela lekuz aldatzearen arrazoia. Izan ere, 3.600 euroko alokairua dauka Andra Mariko lokal horrek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!