Ariznabarreta durangarrak Guadalupeko Igoera irabazi du

Anboto 2014ko ira. 3a, 11:35
Oier Ariznabarreta irabazlearen garaikurrarekin (Argazkia: Loren Etxeberria Muñoz)

Oier Ariznabarreta durangarrak Guadaluperako 38. Igoera irabazi zuen joan zen zapatuan.

 

Mulite inguruko biribilgunean  erasoa jo eta alde egin zuen bakarrik helmugaratuz. Bigarren tokian sailkatu zen Ander Sagarzazu hurreratu egin zitzaion azken txanpan, baina azkenean 50 bat metroko aldeagaz irabazi zuen Ariznabarretak. Emakumeetan Izaro Rubio ordiziarra izan zen mendi lasterketako irabazlea. Guztira 370 korrikalarik larte hartu zuten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!