Eskola-Txartelagaz, materiala lortzeko deskontuak

Anboto 2014ko ira. 1a, 12:10

Udalak 1.200 bonu ipiniko ditu eskura, 10 euroko finantzazioagaz. Eskola-Txartelaren ekimena bere iniziatibaz garatu dela azaldu du PSE-EEk.

Durangoko familiek Eskola-Txartela edukiko dute lehen aldiz, eta horrela, eskolarako materiala erosteko deskontua jaso ahalko dute. Urriaren 31ra arte eskatu ahal dira bonoak Herritarren Arretarako Zerbitzuan edota Dendak Bai elkartearen bulegoan.

PSE-EEk prentsa ohar bidez adierazi du eurek bultzatuta garatu dela ekimena, eta Dendak Bai elkartearen ekarpena eskertu du. Udalak 12.000 euro gorde ditu egitasmorako, eta 2.200 ikasle laguntzeko balio dezakeela uste dute sozialistek. Guztira 1.200 bonu ipiniko dituzte eskura, eta bakoitzak hamar euroko finantzazioa edukiko du. Hori bai, gastu minimoa hogei eurokoa izan beharko da. "Herriko dendetan komertzioa dinamizatzea eta familiei ikasturte hasieran laguntza txiki bat ematea" dira PSE-EEren helburuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!