Osakidetzari gezurretan ibiltzea leporatu dio PSE-EEk

Anboto 2014ko ira. 1a, 09:00

PSE-EEk berriro kritikatu du abuztuan anbulategiko zerbitzua hiru orduz murriztu izana. Gainera, Osakidetzari gezurretan ibiltzea leporatu dio, hasieran kritika gezurtatu egin zuelako.

Alderdi sozialistak uztaileko udalbatzarrera eroan zuen gaia, alkateak Osakidetzari eskatu ziezaion murrizketa ez emateko. Horren ostean, PSE-EEk dioenez, osasun zerbitzuak gezurtatu egin zuen murrizketa, "anbulategiko atean ordutegi berria iragartzen zuen kartela egon arren". Antza denez, anbulategiko arduradunak baieztatu zuen gero sozialistek ohartarazitako murrizketa.

Horregatik, Pilar Ríos bozeramaileak Eusko Jaurlaritzako Osasun saila kritikatu du, "publikoki gezurra esateagatik, bere murrizketak ezkutatzearren". Murrizketen inguruan hasunarketa plazaratu du Ríosek: "Kezkagarria da murrizketa hauek egin izana motibazio ekonomikoekin, baina babesten dituzten pisuzko arrazoi edo erabiltzaileen datu barik". Durangarren artean ezinegona sortu izana ere egotzi dio Osakidetzari. "Deigarria egin zaigu neurria ezarri zaion erkidegoko zentro bakarretakoa izatea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!