"Udalekuetan umeek, gazteek eta hezitzaileek asko ikasten dute elkarrengandik"

Anboto 2014ko eka. 12a, 16:30

Uda ate-joka dugun honetan, umeei eta gazteei udalekuen esperientzia bizitzeko unea heldu zaie. Berbaro euskara elkartean Meritxel Etxagibel abadiñarra da Udan Olgetan udalekuen arduraduna. Durangoko Behargintzaren instalazioetan 159 ume batuko dituzte aurten, udako ekintzetan gozatzeko gogoz. Baina, hori ez da izango Berbarok uda honetarako antolatuko duen ekimen bakarra. Mendigorriara (Nafarroa) eta Ozaetara (Araba) ere talde bana joango da.



Berbaron hasi berria zara. Zelako esperientzia ari da izaten?
Esperientzia polita izaten ari da. Esku artean izan dudan lehen proiektua ikasle etorkinen euskara indartzeko saioen ingurukoa izan da, eta, denbora gutxi egon naizen arren, esperientzia izugarria izan da niretzat. Orain, uda heltzear dagoela, udalekuekin gabiltza buru-belarri, oso gustura egia esan. Bulegoan, gainera, giro paregabea dago, edozertan laguntzeko prest daude denak, eta horrek asko errazten du lana.

Orain arte aisialdiko jarduerekin zein lotura izan duzu?
Udalekuetan aritu izan naiz hezitzaile: Abadiñoko udalekuetan, eta euskal udalekuetan, Goñin. Abadiñoko Talde Batuak dantza taldean ere banabil, urtean barrena umeekin entseguak egiten ditugu, eta hainbat herritara joaten gara dantza egitera.

Udan Olgetan antolatuko duzu. Erronka handia da zuretzat?
Bai, egia esan erronka moduan hartu dut proiektu hau, inoiz ez naizelako udaleku batzuk antolatzen ibili; hala ere, hezitzaile talde jatorra dago, eta guztion artean egindako lanagaz ziur nago udaleku arrakastatsua izango dela.

Udan Olgetanek zein ezaugarri ditu?
Bost asteko iraupena du udalekuak (ekainaren 23tik uztailaren 25era), eta Durangoko Behargintzako instalazioetan izango da. Aurten 159 umek hartuko dute parte, eta bost zentzumenak landuko ditugu; aste bakoitzean zentzumen bati lotutako jarduerak zein irteerak egingo ditugu.

Udaleku asko antolatzen dira opor sasoian. Berbaroko udalekuek zer bereizgarri dute? Umeek zer dute gustukoen?
Olgetan esaterako ez da udara mugatzen den aisialdi eskaintza, urte osoan ematen den proiektua da, eta horrek umeen aisialdiari jarraipen bat ematea dakar. Baina uda sasoia sasoi berezia da umeentzat, eta umeek lagunekin zein hezitzaileekin jolastea, irteerak egitea eta igerilekura joatea dute gustuko, besteak beste.

Beste udaleku batzuk ere antolatuko ditu Berbarok. Nora joango zarete?
Azken urteetan bezala, aurten ere udaleku finkoak eta udaleku ibiltaria antolatu ditugu. Uztailaren 1etik uztailaren 12ra 8-10 urte bitartekoak Mendigorriara joango dira, eta uztailaren 3tik uztailaren 14ra 10-12 urte bitartekoak Ozaetara. Ibiltaria kostaldean zehar egingo da, eta 13-15 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte.

Udalekuetan inoiz parte hartu ez duen bati zelan azalduko zenioke udalekuetan aurkitu dezakeena?
Udalekuetan aritzea itzelezko esperientzia da, umeek zein gaztetxoek, eta baita hezitzaileek ere, asko ikasten dute elkarrengandik. Hezitzaileak programazioan parte hartzen duen heinean, proiektuaren parte sentitzen da, eta, beraz, itzelezko esperientzia da berarentzat, programazioa egiten hasten denetik aurrera eramaten duen arte aktiboki, motibatuta parte hartzen dabilelako. Umeek eta gazteek, aldiz, lagunekin, lagun berriekin zein hezitzaileekin ederki pasatzeko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!