'Bizkaiko dantzan jantziak' erakusketa zabalduko dute bihar

Anboto 2014ko eka. 6a, 10:00
Bizkaiko Dantzaien Biltzarragaz lankidetzan antolatu du Gerediaga Elkarteak, 'Bizkaiko dantzan jantziak' erakusketa. Bihartik ekainaren 15era arte egongo da ikusgai.

 

Durangoko Euskal Asteko egitarauaren barruan antolatu dute Bizkaiko dantza jantziak erakusketa. Jaiei loturiko dantza sozialen eta egun bereziei loturiko dantza erritualen ingurukoa da erakusketa: ekitaldi horietarako erabiltzen dituzten jantziak, apaingarriak eta azalpenak izango dira San Agustin kulturguneko sarreran ikusgai.

Gerediaga Elkarteak adierazi duenez, "dantzarako jantzien aniztasuna erakustea" da bilduma honen helburua, eta Durangaldeko dantza jantziak ezezik, Bizkaiko beste eskualde batzuetakoak ere erakusten dituzte, horretarako. Ekainaren 7tik 15era, 18:00etatik 20:30era egongo da erakusketa zabalik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!