Andra Mariko iturriaren lekualdatzea salatu dute auzotar batzuek

Anboto 2014ko api. 23a, 13:03
Andra Mariko iturria lekuz aldatzeko udalak hartutako erabakiaren kontra agertu dira hainbat auzokide. Joan zen astean iturria zigilatu zuten protesta ekintza batean. Azaldu dutenez, “ez da onargarria udaletxeak datozen asteetan iturri hau mugitzeko obra egiten hasi nahi izatea, taberna pribatu batek eskatu duelako eta beste inorekin kontatu gabe”.


Udal arduradunek diotenez, iturria terrazatik metro batzuk aldentzeko erabakia batzordean  onartu zuten, erabiltzaileek eta terrazan daudenek elkarri enbarazurik ez egiteko. Udalak iturria konpontzeko asmoa duenez, leku aldaketa egiteko aprobetxatuko dute. Tabernak ordainduko du lekualdaketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!