Instalazioak hobetzen dabiltza udako igerilekuetan

Anboto 2014ko api. 5a, 09:00
Durangoko udako igerilekuetan obrak egiten dihardute ur instalazioak hobetzeko. Uraren kontsumoa bajatzea, eta tenperatura epeltzea da udalaren helburua, eta 230.000 euro erabiliko ditu horretarako.

 

PSE-EEk bultzatuta barneratu zuten ekintza hori aurrekontuan. Izan ere, Pilar Rios bozeramailearen arabera, uda bakoitzeko 15.000 metro kubiko galtzen dira. Hori galarazi gura dute ekartzen duen kalte ekologiko eta ekonomikoagatik.

Ur galera horiek igerileku txikian eta ertainean gertatzen dira batez ere. Ur asko etengabe berritu behar denez, tenperatura hotza sortzen da, eta, ondorioz, ez ei da umeentzako igerileku berezia erabiltzen.
Igerilekuak ekainaren 14rako prest eduki gura dituzte, normaltasunez zabaltzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!