Durangoko eta Irungo emakume ahots talde biren kontzertua 22an

Anboto 2014ko mar. 16a, 09:00
Durangoko Laminotsa ahots taldea, eta horrek gonbidatu duen Irungo Nayade abesbatza jardungo dira, martxoaren 22an, Durangoko Tabira elizan, 20:00etan hasiko den emanaldian. Emanaldiak trukean du oinarria, eta ekainean Durangokoak joango dira Bidasoaldean saioa eskaintzera.

 

Laminotsa ahots taldea 2012. urtean sortu zuten aurretik beste izen bategaz jardun ziren kantariek. Ion Ugarriza da zuzendaria, eta 11 emakume ahotsek osatzen dute taldea. Folk estiloko kantak eskainiko dituzte Tabirako emanaldian. 16 kantari biltzen dira, ostera, Nayade abesbatzean, emakumezkoak. Fernando Botok zuzentzen du 1997an sortu zuten talde hau.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!