2011ko erreforma 2013an aplikatuko dela-eta, mobilizazioa egingo du Durangoko Ezker Abertzaleak 13:00etan, Udaletxeko plazan hasita.
Pentsio duinen defentsan, Euskal Herriak Burujabetza. Lema horregaz irtengo du kalera bihar Ezker Abertzaleak. Ohar bidez kritikatu dutenez, 2011n onartutako pentsioen erreformako hainbat neurri 2013ko urtarrilaren 1ean hasiko dira aplikatzen. "Gainera, azken hilabeteetan, beste pentsioen erreforma bat egin litekeela diote. Jubilazioa ez da luxu bat, jubilazio duina eskubidea da".
Erabakitzeko gaitasunaz ere berba egin du Ezker Abertzaleak. Madrilen ez, Euskal Herrian erabaki behar direla horrelako gauzak uste du.