Airearen kalitatearen gaineko informazio eta sentsibilizazio kanpaina

Anboto 2010ko ira. 15a, 13:08
Irailaren 17tik 22ra airearen kalitatea eta mugikortasun jasangarriari buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpainaren bigarren faseari ekingo diote. Kanpaina Mugikortasun Astearen barruan sartzen da.
udalaren eta Azterlan ikerketa zentroak, irailaren 17tik 22ra airearen kalitatea eta mugikortasun jasangarriari buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpainaren bigarren faseari ekingo diote. Kanpaina Mugikortasun Astearen barruan sartzen da. Antolatzaileak Durangoko Udala eta Azterlan ikerketa zentroa dira, eta ekimen honen bidez Landako auzoko airearen kalitatea kontrolatzeko kanpaina jarriko da abian. Landako auzoko kanpaina hau ekainean Zumalakarregi kalean egin zenaren osagarri da, izan ere, Durangoko Udala duela bi urte hasi zen era honetako azterketak egiten. Azaldu dutenez, bere momentuan, azterketaren gaineko emaitzak jakinaraziko zaizkie herritarrei, eta herriko bizitza-kalitatearekin zerikusia duten aspektu interesgarriei buruzko informazioa ere emango dute. Informazio kanpaina irailaren 17an egingo da, barikuan, 16:00etatik 20:00etara, Landako Gunearen aurrean. Zapatuan, irailaren 18an, Andra Mariako elizpean egingo da 11:00etatik 14:00etara. Eta eguaztenean, irailaren 22an, "autorik gabeko eguna" dela aprobetxatuz, Zumalakarregi kalean egingo da 10:00etatik 13:00etara.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!