Airearen kalitatearen inguruko sentsibilizazio kanpaina asteon

Anboto 2010ko eka. 8a, 09:10
Barikura bitartean. Durangoko Udalak kanpaina egingo du, Ezkurdi plazan, \"airearen kalitateaz eta mugikortasun iraunkorraz herritarrak sentsibilizatu eta informatzeko\".
Barikura bitartean. Durangoko Udalak kanpaina egingo du, Ezkurdi plazan, \"airearen kalitateaz eta mugikortasun iraunkorraz herritarrak sentsibilizatu eta informatzeko\". Durangoko Airearen Kalitatea Hobetzeko Proiektuaren barruan sinatutako hitzarmenaren bitartez, Durangoko Udalak eta Azterlan ikerketa-zentroak elkarlanean prestatu dute ekintza; eta, besteak beste, kaletik bertatik ekingo diote airearen kalitatea kontrolatzeari, prentsa oharrean azaldu dutenez. Orain dela urte bitik hona udalerrian egindako azterlanaren barruan material partikulatuaren laginak hartzen jardun dute. Adierazi dutenez, ekintza honetan hartuko dituzte laginak azkeneko biderrez. \"Oinezkook kalean arnasten ditugun gai kutsagarrien kontzentrazioari buruzko datuak lortzeko\", asteon neurgailua ipiniko dute kalean bertan egunero. Bide batez, herritarrei ikerketaren emaitzen berri ematea dute helburu; informazio-kanpaina Zumalakarregi kalean egingo dute, Ezkurdi plazaren ondoan; barikuan, 17:00etatik 20:00etara; zapatuan, 11:00etatik 14:00etara. Bestalde, \"gura duen edozein herritarrek aukera izango du norberaren autoaren isuriak dohainik neurtzeko\", diote oharrean. Renault Gaursa etxearen lankidetza izango dute; \"eurak arduratuko dira-eta autoen diagnosiak egiteaz\", bariku arratsaldean eta zapatu goizean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!