Sapuherri boleibol taldeak irabazi egin zion Galdakaori (3-0) ligako azken jardunaldian. Uste baino norgehiagoka erosoagoa suertatu zitzaien. Laster, aste biren barruan, atzeratutako partida bat jokatuko dute Rekalderen aurka, baina durangarrek ez dute izango ezer jokoan. Gorako postuak urrunegi dituzte eta jaitsieratik salbu dira: “Gutxi gorabehera, aurreikusitako moduan garatu da guztia, sorpresarik gabe. Espero genuen lekuan amaitu dugu”, dio Iñigo Cañete entrenatzaileak.
Baliteke aurtengoa izatea Sapuherriko gizonezko taldearen azken urtea. Oraindik ez dute ezer erabaki, baina taldea desagertzeko aukera dezente dagoela aurreratu digu Cañetek. Horrekin batera bere erretiroaren berri eman du: “Datorren urtean ez dut ez jokalari ez entrenatzaile moduan segituko”. Maiatzean jokatuko den Kopan parte hartuko duten ere ezin daiteke ziurtatu: “Jokalariok izan dezakegun gogoaren eta ilusioaren baitan dago hori”.
Halaber, Kopa Durangora ekartzeko kudeaketak egingo dituztela ere aurreratu digu Cañetek. Lortuz gero, etxean emango lukete azken agurra.