Basilika gaztetxoenei hurreratzeko gida berria

Anboto 2007ko mar. 14a, 18:02

Ikuspegi historiko eta kulturaletik begiratuta, Ulibarriko Andra Maria basilika gaztetxoei hurreratu guran familia-gida kaleratu du Uribarriko Andra Maria Elizak Udalaren eta banketxe baten laguntzarekin. Ondarea ezagutzeko jolas bildumaren 1.000 ale kaleratu dituzte euskaraz eta gazteleraz, ingelesez eta frantsesez ere kaleratu gura lukete.

Gaur aurkeztu dute Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako gida; San Antonio-Santa Ritako 40 ikaslek parte hartu dute ekitaldian. Basilikan bertan eta turismo bulegoan utziko dituzte ale batzuk eta uriko ikastetxeei ere eskainiko die.

Familia-pastoraleko kide den Ana Morenok egin du gida, “Katekesiko jardueretarako osagarri moduan”. Hala ere, aurrera begira basilikari buruzko informazioa batzen duen CD-ROM batekin batera eskaini gura dute. Asmoa da, diru-laguntzak lortuz gero, ikastetxeei bisita gidatuak ere eskaintzea.

Mª Jose Balier Euskara, Kultura eta Hezkuntza zinegotziak ondarea zaintzearen beharra nabarmendu du ikasleen aurrean. Bestalde, San Antonio-Santa Rita ikastetxeko Ikasketa Buru Nestor Artolak produktu “interaktiboa” dela azpimarratu du: “Ikasleak protagonista egiten dituena, agente aktibo egiten dituena”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!