Saneamendu sarera ezer isuri duenik gezurtatu du Erraldek

Anboto 2007ko mar. 9a, 18:23

Erralde Hiltegiak saneamendu sarera ezer isuri ez duela , ezta urik ere, argitu du Erralde elkarteak, kontra azaldutako akusazioak gezurtatuz. Horretarako, Erralde Durangoko Hiltegiaren Ur-zikinak eta industrialak ateratzeko eta horien tratamendurako prozesuaren egoeraren diagnosi teknikoa aurkeztu du, Uriker-ek eginikoa. Agiri horrek isurketarik ez dela egin baieztatzen du.

Erralde Hiltegiak saneamendu sarera ezer isuri ez duela , ezta urik ere, argitu du Erralde elkarteak, kontra azaldutako akusazioak gezurtatuz. Horretarako, Erralde Durangoko Hiltegiaren Ur-zikinak eta industrialak ateratzeko eta horien tratamendurako prozesuaren egoeraren diagnosi teknikoa aurkeztu du, Uriker-ek eginikoa. Agiri horrek isurketarik ez dela egin baieztatzen du.

Erraldeko lehendakari Jabier Azpitartek argitu duenez, “hildako abereak odolustutakoan odol hori biltegi konkretu batzuetara eroaten da eta, gero, erosi barri den galdara handi baten egosten dira”. Behin egosita, hondakinak tratatzeko planta batera eroaten dute, tripak, koipeak eta apatxak lako bestelako hondakinekin batera. “Eguneroko lana amaituta instalazioen garbiketa egiten da: hondakin solidoak garbitzen dira lehenengo, tratamendu plantara eroanez; bigarren pauso moduan, presio baxuko ura erabiliez zorua eta makina guztiak garbitzen dira”.

19_lana_236.jpgAzpitartek nabarmendu duenez, hiltegiak biltegi horri esker ekin ahal izan deutsa bere jarduerari, hiltegiko depuradora martxan jartzeko zen bitartean, hain zuzen: “Izan ere, Ura Partzuergoak depuradorako bonba batzuk aldatzeko eskatu zuen, gaur egun ipinita daudenak eta behar bezala funtzionatzen”. Horixe baieztatzea izan zuten joan zen martxoaren 2an egindako bisitan. Hala ere, “depuradora prest egon ez balitz hondakinen biltegia bete aurretik Erralde prest zegoen zisterna berezi bat erabiliz hondakin guztiak beste depuradora batera eroateko”.

Erraldek “ulertezinak” irizten dizkie egindako “salaketa larriak”: “Osasun araudia betetzeko prest agertu da Erralde, sortu zenetik, eta instantzia desberdinetatik eskatutako baldintza guztiak bete ditu. Tamalgarria da botere publiko jakin batzuetatik eta komunikabideen bidez salaketa faltsuak jaurtitzea, ezelango probarik aurkeztu gabe eta ibilbidea hasi barri duen proiektu bati kalte nabarmen eginez”. Guztiz kontrako jarrera erakutsi du Erraldek, dioenez, “gardentasun osoz jokatuz”.

"Urduritasuna sortu du"

EHNEko ordezkari Unzalu Salterainen berbetan, “kezkagarria” da “zertan oinarritzen diren argitu bako akusazioak” egitea eta Erralderen erantzuna “eredugarria” deritzo. “Gaia guztiz konponduta geratzea” itxaroten du. Salterainen ustez, “jende asko urduritu du hiltegia zabaltzea: lehenengo egunetik izandako harrera onaren adibide da zenbat ganadu hil den. Aurreikuspenak guztiz bete dira”. Ildo horretan, dioenez, “hemen hiltzeko interesa agertu dute harakinek eta horrek urduritasuna sortu du. Zurrumurruak zabaltzeko interes asko dago”.

Hiltegiko kudeatzaile Eneko Egibarrek emandako datuen arabera, 14 egunean 310 buru hil dira — 270 txahal eta 40 behi—, faenatu tradizionala erabiliz, eta “igotzen” diharduela gogoratu du. Euskal Herrikoak izan dira 310 horietako 300 eta 10 Zamorakoak: “Batez be Bizkaikoak izan dira 280 inguru; Nafarroakoak izan dira 8 eta Araba eta Gipuzkoatik ere ekarri dituzte. Lehenengoz Gasteizko harakin batek ere ekarri du”.

Bizkaiko Harakinen Presidente Alberto Izarzugazaren berbetan, “beharrezkoa zen hiltegia lehen eta orain ere bai. Hilabete eskas pasa da eta besteek baino gehiago hil dugu eta guztiz pozik gaude. Ganadua ere ona da eta ekonomikoki ere ondo doa hiltegia eta jarraitutako tratamendua ere guztiz arduratsua da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!