Durangoko Udala Q-EPEAko (Erakunde Publikoen Elkargune Aurreratua) kide da, dagoeneko. SPRI eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (Kalitate Zuzendaritza) batera barneratu da talde horretan Durango.
Kudeaketan bikaintasuna bilatzearekin konprometituta dauden EAEko erakunde publiko taldea da Q-EPEA. Hori lortzeko partekatutako ikaskuntzan, kooperazioan eta pertsona eta erakundeekiko errespetuan oinarritzen dira. Kalitaterako Euskalit euskal fundazinoarekin batera, 2002an abiatu zituzten ekintza bateratuak gestio onerako jarduera egokiak partekatu eta zabaltzeko, edo, era zabalean lan agiriak trukatzeko, besteak beste.
Talde horretako kide dira, besteak beste, Bilbo, Getxo eta Gasteizko Udalak, EITB, Lantik, Ogasun eta Finantza saila eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea (Bizkaiko Aldundia), Bizkaia eta Gipuzkoako Lan-zuzendaritzako Gizarte Segurantzaren diruzaintza orokorrak, VISESA (Jaurlaritza) eta Ertzaintzako ikuskaritza nagusiko saila.