Euskadiko Esnearen Ligaren batzarrak Durangaldean

Anboto 2007ko urt. 25a, 14:31

Euskadiko Esnearen Ligak batzarra deitu du, eguaztenerako, Pinondo Etxean, 18:00etan. Bularra emateaz informazioa eta laguntza ematen diharduen taldea da hori; Bizkaian, orain arte, Mungian, Bilbon eta Gurutzetan egin izan dituzte batzarrak. Hemendik aurrera, Durangaldean ere egin gura dituzte batzarrak maiztasunez.

Euskadiko Esnearen Ligako ordezkariek azaldu dutenez, "inguru hau apur bat galduta geratu da. Bilbora etorri izan dira batzarretara inguru honetako emakumeak. Egia da, baina, askotan nahikoa zaila dela Bilbaoraino joatea". Ildo horretan, nabarmendu dutenez, Lekeitio, Markina, Ondarroa eta inguruko emakumeentzako ere errazagoa izan daiteke Durangora hurreratzea, Bilboraino baino. "Ondo komunikatuta dagoen ingurua da Durangaldea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!