Hiru zauritu Durangoko Kalebarriako taberna baten izandako leherketan

Anboto 2006ko abe. 5a, 14:48

Eguerdiko 12:30ak aldera leherketa bat izan da Durangon, Palentino Taberna zenaren lokalean. Barruan lanean zebiltzan hiru langile zauritu suertatu dira. DYA eta Elgoibarko anbulantziaz gain, suhiltzaileak bertaratu behar izan dira eztandak eragindako sutea itzaltzeko.

Eguerdiko 12:30ak aldera leherketa bat izan da Durangon, Palentino Taberna zenaren lokalean. Barruan lanean zebiltzen hiru langile zauritu suertatu dira. DYA eta Elgoibarko anbulantziaz gain, suhiltzaileak bertaratu behar izan dira eztandak eragindako sutea itzaltzeko.

Leherketaren arrazoiak argitzeko dauden arren, gasak eragindako leherketa izan dela komentatu dute lekukoek. Lokala berriztatzen ziharduen langileak soldatze lanetan ari ziren leherketa gertatu den unean.

Eztandaren ondoren, lokalaren sarrera sutan hasi da. Kalebarriako 1 zenbakiaren ondoan dagoen harategia ere kaltetua gertatu da. Sutearen ondorioz eraikinaren fatxada belztuta geratu da.

Kea irensteagatik DYAko anbulantziak zauritu bat eraman behar izan du Landakoko anbulategira, hala ere, hirurak zauri arinak baino ez dituzte izan.












ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!