Enpresen lankidetza sustatzeko bigarren saioa antolatu dute

Anboto 2006ko abe. 6a, 18:49

Enpresen arteko lankidetza: etorkizunerako alternatiba jardunaldien barruan, bigarren saioa izango dute martitzenean, abenduaren 12an. Durangaldeko Behargintzak eratutako ekimena da, Durangaldeko Enpresen Elkartearen (DEE-AED), Bizkaiko Berrikuntza Agentziaren (BAI) eta Bizkaiko Enpresa Konfederazioaren (CEBEK) laguntzarekin.

Durangaldeko Enpresen Elkarteko koordinatzaile Anton Enciondok hasiko ditu jardunaldia, 16:00etan, Azterlan Metalurgia Ikerkuntza Zentroan. Enpresa-Unibertsitatea-Azterlan: hiruko hori aintzat hartzen duen kooperazio eredua azalduko dute gero; enpresen kooperaziorako metodologia ere bai: e-micro proiektua. Produktu berrien garapenerako tresna lez aztertuko dute enpresa arteko lankidetza eta, adibide lez, Portugalgo moldearen sektorea aztertuko dute. Eztabaidarako tartea ere izango da.

Enpresen arteko lankidetza bultzatzeko sentsibilizazio jardunaldion lehenengo saioa joan zen hil hasikeran egin zuten, 60 lagun inguru batuz (eskualdeko enpresariak, aholkulariak, ikastetxe zein unibertsitateko eta erakunde publikoetako ordezkariak, zentro teknologikoak…).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!