Mila bisitari erakarri ditu Euskal Liburu eta Disko Azokak

Anboto 2006ko abe. 7a, 12:49

Durangoko 41. Euskal Liburu eta Disko Azokak, hasi du aurtengo bidaia. Milaka bisitari hurreratu da Landakon batutako 317 erakustokiek eskainitakoak ikusi, eta aukeran, erosi asmoz. Nobedadeak, berriz, 350etik gora dira. Asteburu luzea geratzen da, baina, oraindino. Azken txanpa, kultur ekoizpenak eta horien egileak ezagutzeko.

Durangoko 41. Euskal Liburu eta Disko Azokak, hasi du aurtengo bidaia. Milaka bisitari hurreratu da Landakon batutako 317 erakustokiek eskainitakoak ikusi, eta aukeran, erosi asmoz. Nobedadeak, berriz, 350etik gora dira. Asteburu luzea geratzen da, baina, oraindino. Azken txanpa, kultur ekoizpenak eta horien egileak ezagutzeko.

Kultur eta euskal giroan erreferente bihurtu den Azoka, atzo, 12:30ean, zabaldu zuen ofizialki Kirmen Uribe idazleak, nahiz eta 10:30etik zabalik zituen ateak. Askok eta askok aprobetxatu zuten lehenengo egun hori kultur ekoizpen uztaren barri izateko. Egun hori aukeratu du Durangoko Udalak ere, Felipe Arrese-Beitia (Otxandio) olerkari eta euskaltzale ezaguna gogoan hartuz –santugile izandakoa hil zela mendeurrena den honetan–, haren brontzezko irudia inauguratzeko (Palmiro Haro eskultorearena). Bizkaiko Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari Gotzon Lobera ere Durangon izan da, udal ordezkariez gainera.

Gaurko jende gutxiago espero den arren, hainbat eta hainbat izango dira Azokara hurbilduko direnak. Arratsaldean, 20:30ean, Argizaiola saria jasoko dau Jakin aldizkariak Gerediaga elkartearen eskutik. San Agustin kulturgunean izango da ekitaldia. Hainbat dira Azokaren haritik eratutako ekitaldiak.

Bestalde, egunok aintzat hartuz, ibilbide gidatuak eratu ditu turismo bulegoak ere
(94 603 39 38): Erdi Aroko Durango eta Durango, Artea eta Kultura.

Milaka bisitari eta ibilgailu erakartzen ditu Liburu eta Disko Azokak; garraio publikoa gomendatu dute, eta herri barruan oinez ibiltzea, obrak kontuan hartuta. Aparkalekuak ere egokitu dituzte, Forjanor eta Estankona enpresak zeuden orubeak aprobetxatuta. Murueta Torre kalea ere itxi egin dute, auzokoentzat ezik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!