Oihana Kortazar korrikalariak asteburu ezinhobea izan du eta elgetarragaz batera baita bera dabilen Durango Kirol Taldeak ere. Kortazarrek bertikalen Espainiako txapelketa irabazi zuen zapatuan eta mendi lasterketena domekan. Bere taldekideak ere ez ziren gutxiago izan eta denen lanari esker taldekako sailkapen bietan txapeldun geratu ziren.
Atzo Candeledan (Avila, Gaztela eta Leon) lehiatutako lasterketak 16 kilometro izan zituen, 850 metroko desnibelarekin. Honako hau izan zen Kortazarren denbora: 1.23.03. Onditz Iturbe bigarren sailkatuari 1.20-ko aldea atera zion. DKT-ko gainerako korrikalarien emaitzak honako hauek izan ziren: Ainara Uribarri 15. postuan 1.36.30-eko denborarekin; Garazi Sampedro 21. postuan 1:38:08-ko denborarekin; Oihane Unzalu 34. postuan 1:41:45-ko denborarekin.