2015ean baino 9 sexu eraso gehiago aztertu zituzten iaz Durangoko Ertzain-etxean

Anboto 2017ko mai. 9a, 16:13

10tik 19ra pasa zen sexu erasoen kopurua. Bestalde, familia giroko erasoek ere gora egin zuten, 69tik 84ra (emakumeenganako zein bestelako erasoak barne hartuta). 

Tokiko Koordinazio Batzordeak batzarra egin zuen atzo Iurretako basean, eta bertan eman zituzten datuak ertzainek. Udaletako kideek eta udaltzainek ere parte hartu zuten bilkuran, besteak beste. Delituen batazbestekoak tasa berean jarraitzen du: %24,7 delitu 1.000 biztanleko. Indarkeria erabilitako lapurretak 64tik 41era bajatu dira, eta enpresetako lapurretak 230tik 199ra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!