June Arbeo eta Araitz Villa Espainiako txapelketarako sailkatu dira

Anboto 2017ko ots. 6a, 10:50
Argazkia: Susana Etxebarria

Sopuertan jokatutako Euskadiko kros txapelketan emaitza onak lortu dituzte eskualdeko taldeek. Durango Kirol Taldeko mutilak eta Durangaldea Runningeko junior neskak txapeldun izan dira. 

Maila nagusian, Durango Kirol Taldeko mutilak garaile atera dira eta neskak laugarren postua lortu dute. Gurutze Fradesek seigarren postua lortu du eta Oier Ariznabarretak zortzigarrena. Bestalde, Durangaldea Runningeko Txomin Marañon 23 urte azpikoen artean onena izan da eta Irene Loizate durangarra zazpigarren sailkatu da, promesen artean bigarrena izanik.

Junior kategorian, Durangaldea Runningeko neskak izan dira talde mailan txapeldunak. June Arbeok bigarren postua lortu du eta Araitz Villa bosgarren sailkatu da. Emaitza honekin, Durangaldea Runningeko korrikalariak Espainiako txapelketarako sailkapena lortu dute.

Kadeteetan Bidezabaleko neskak ere ondo aritu dira. Andrea Hernandezek seigarren, Irene Costak zortzigarren eta Itsaso Atuchak bederatzigarren amaitu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!