Ziortza Isasi eta Markel Rodriguez sarituko ditu Euskadiko federazioak

Anboto 2016ko abe. 16a, 12:53
Ziortza Isasik izango da sarituetako bat.

Denboraldian zehar nabarmendu diren euskal txirrindulariei euren lana errekonozitzeko gala egingo dute bihar, 11.30ean, Donostiako Amara Plaza hotelean.

Durangaldeko bi txirrindulari daude sarituen artean. Ziortza Isasi eta Markel Rodriguez. Isasi elorriarrak hainbat txapelketa irabazi ditu pistan Euskadiko selekzioagaz: 23 urtez azpiko mailan Espainiako txapelduna da puntuaketa, Madison, bakarkako jazarpen eta taldekako jazarpen modalitateetan. Gaursa Renault taldeko Rodriguez abadiñarrak, berriz, lehen mailako gaztetxoen torneoa irabazi du errepidean.

Durangaldeko hainbat taldetan dabiltzan txirrindulariak ere sarituko dituzte. Pistako Eustrak-Euskadi taldeko Tania Calvok, Ana Usabiagak eta Irene Usabiagak Espainiako hainbat txapelketa irabazi dituzte Euskadiko selekzioagaz. Horrez gainera, Calvo bigarren geratu da Europako txapelketako taldekako abiadura proban eta hirugarren 200 metrotan. Iurretako CAF Transport Engineering taldeko Amaia Lartitegik Euskaldun Torneoa irabazi du kadeteetan eta Bizkaia-Durangoko Lourdes Oyarbide hirugarren tokian geratu da elite mailan.

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!