Zuazubiskar eta Unzueta Bizkaiko txapeldun eta txapeldunorde

Anboto 2016ko mai. 23a, 11:50
Alex Unzueta eta Illart Zuazubiskar

Domekan, Berriatuan jokatutako lasterketan Illart Zuazubiskarrek eta Alex Unzuetak bosgarren eta seigarren postua lortu zuten.

Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek Euskadiko eta Bizkaiko Txapelketak jokatu dituzte asteburuan, Berriatuan. Txirrindulariek 131 kilometroko ibilbide gorabeheratsu bati aurre egin behar izan zieten.

Durangaldeko txirrindulariei dagokienez, Illart Zuazubiskarrek eta Alex Unzuetak lan bikaina egin zuten, lasterketa guztia aurrean egin zuten, onenen taldean, eta helmugan bosgarren eta seigarren postua lortu zuten. Ampo taldeko txirrindulariei, azken metroetan, Euskadiko Txapelketako (elite mailako) lehen postua joan bazitzaien ere, bigarren eta hirugarren bukatzea lortu zuten.

Euskadiko Txapelketaz gain, Bizkaiko Txapelketa ere egon zen jokoan, Berriatuan; bertan, Zuazubiskar abadiñarrak lehen postua eskuratu zuen, bere taldekide Unzueta berriztarraren aurretik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!