Alundiak sustatu du programa, eta Garcíaren esanetan, bost hilabete iraungo ditu. Lehenik tailerrak garatuko dituzte, 60 orduko eskaintzagaz. Proiektuko hirugarren eta laugarren hileetan, ostera, negozio planak diseinatzea izango da zeregina. Azkeneko hilean, enpresa altan emateko pausoak emango dituzte.
350 euro, hilero
Partaideek 350 euro jasoko dituzte hilero, programak irauten duen bitartean. Gainera, enpresa sortzeko unean 5.000 euro emango dizkiete, alta emateko prozesuko gastuei aurre egiteko, besteak beste. Enpresa hamabi hilez mantendu beharko dute, gutxienez, diru hori segurtatzeko.
Enplegu zuzendariak azaldu du beste eskualde batzuetan ere badagoela martxan, eta partaideen %60k lortu duela negozioa sortzea.
Durangon, 28
Ríosek gogoratu du Durangon 1.743 langabe daudela, eta bere ustez, “datuek erakusten duten lankidetza instituzionala beharrezkoa dela”. Irigorasen berbetan, udalarentzat, “lehentasuna duen helburu estrategikoa da enplegua sortzea”.
75 laguntzatik 28 Durangon daude aukeran, eta gainerakoak Durangaldeko beste herrietan banatuta, langabezi tasaren arabera. Langabezian epe luzean daudenak eta orain arte euren burua enpresa bat sortzen ikusi ez dutenak izan dira batez ere programaren hartzaileak, Irigorasen arabera.