Langabeen autoenplegua bultzatzeko programa ipiniko dute martxan

Anboto 2014ko uzt. 22a, 15:00

Auto-enplegua bultzatzeko helburuz Bizkaiko Foru Aldundiaren abiaturiko ekimenagaz bat egin dute Zornotzako eta Arratialdeko udalek.

 

Lanik barik daudenei eta Lanbiden lan-eskatzaile bezala izena emanda daudenei, autoenpleguaren bitartez lan merkatura sartzeko aukera eskaintzea da programaren helburua.

Prestakuntza eta aholkularitza eskainiko diete programan parte hartzen dutenei hiru hilabete iraungo duen lehenengo fasean. Negozioa martxan jarri ahal izateko diru-laguntza eskainiko diete ondoren, enpresa-jarduerari 12 hilabetez eusten diotenei.

Programan izena eman nahi dutenek irailaren 8ra arteko epea izango dute apuntatzeko. Nafarroa Zentroan, 08:30etatik 14:30era, eman ahalko da izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!