Txaber Altubek lortu du eskolarteko txapela

Anboto 2015ko eka. 8a, 10:01

Zapatuan jokatu zen Bizkaiko eskolarteko txapelketaren finala Igorren. 'Oinak buruan' lelopean, egun osoko jaia izan zuten, Bizkaiko Bertso Eskolen eguna ere ospatu zutelako. Goizean idatzizko finala jokatu eta gero,  bat-batean aritu ziren bertsolari gazteak. Abadiñoko Txaber Altube Sarrionandiak lortu du eskolarteko txapela.

Buruz burukoan Lurdes Ondaro gernikarrarekin jardun zuen bertsotan Txaber Altubek. Bi bertsolariek ekainaren 27an Orion jokatuko den Euskal Herri mailako txapelketan parte hartuko dute.

Igorreko Kiñu gaztetxean egin zuten Bizkaiko eskolarteko finala, eta Bizkaiko Bertso Eskolen egunarekin bat eginda, egun osoko jaia izan zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!