Bertsomovieda lehiaketarako bideoa prestatu dute Durangaldeko hainbat gaztek

Anboto 2015ko api. 20a, 10:25

Gaur ipini dute martxan bertsoa ardatz daukan Bertsomovieda lehiaketa. Berrizko bertso eskolako kideek Ene bada! izeneko bideoa grabatu dute euskararen inguruan. Ibaizabal ikastolan, bestalde, lanketa berezia egin dute ikasleek, eta hamasei bideo aurkeztu dituzte lehiaketara. Bideorik onenari botua emateko, apirilaren 28ra arte dago aukera.

Honakoak dira Durangoko Ibaizabal ikastolako ikasleen bideoak: Zerotik hasiera, Kalekumean Durangon, Abortoa, Ilusio faltsuak, Benetako maitasuna, Parriren bakardadea, Lasterketaren antzezle, Karraspiotarrak, Laguntasuna, Egunero egurra, Ondarroa, Adarrak, Bazen behin ahots isildu bat, Barneko itzalen azaleratzea, eta Itzala dut lagun.

Informatika eta euskarako eskoletan jardun dute bideoak egiten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!