Erabakitzeko eskubideagaz bat egiteko hainbat aukera Durangaldean

Anboto 2015ko api. 17a, 13:14

Apirilaren 25a erabakitzeko eskubidearen aldeko borondateak josteko eguna izango da Euskal Herri osoan, eta baita Durangaldeko herrietan ere. Atxikimenduz betetako oihalak bata besteagaz josteko, plazarik plaza batuko dira, askotariko ekitaldiek lagunduta. Egunotan oihalak kalera atera, eta borondateak jasotzen dabiltza herriz herri.


Otxandion, Euskaraz Bizi Eguna dela aprobetxatuta, zapatu eguerdian kalera irtengo dira oihalekin eta askotariko materialekin. Garain ere beste ekitaldi baten harira irtengo dira kalera, domekan: Lore eta Landare Azoka egingo dute, eta postu bat ipiniko dute oihalekin zein kamisetekin.  

Zornotzako dinamikako kideek postu bat jartzen dute domeka guztietan, Politena kafetegia dagoen arkupeetan. Etzi ere bertan izango dira.

Elorrion barikuro jartzen dute mahai bat, 19:00etatik 20:30era, udaletxe inguruan.
Durangon, zapatu eguerdi guztietan, Andra Marian jartzen dute postua, eta baita eguenero ere, 19:00etatik aurrera, toki berean.

Azkenik, Berrizen, apirilaren 24ko barikuan, 19:00etatik 21:00etara, Olakueta plazan batuko dira oihalak josten hasteko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!