Elurtea Durangaldean

Andoni Aizpuru: "Elurtea berezia izan da, batez ere Bizkaian eta Araban bota duelako"

Anboto 2015ko ots. 6a, 09:00
Elorrion, Argiñetarako bidea zuri-zuri zegoen martitzen eguerdian

Andoni Aizpuru ETBko eguraldi gizona lanez gainezka egon da egunotan. Elorrioko Mendraka auzoan pala eskuetan hartu, eta elurra kentzen ibili da, beste hainbat baserritan egin duten moduan. Gogoratu duenez, Durangaldean azkenengoz orain urte biko otsailean bota zuen golpeko elurra. Azkenengo urte gogorrena, berriz, 2010. urtea izan zela adierazi du. Urte horretan, sei bider bajatu zen elurra itsas mailaraino, elur kopurua aste honetakoa baino txikiagoa izan zen arren. 2005ean ere zortzi elurte bota zituen.


Aizpuruk azaldu duenez, elurte hau oso berezia izan da; izan ere, Bizkaian  eta Araban asko bota du, eta Gipuzkoa ekialdean eta Nafarroan, berriz, eguzkia zegoen. “Normalean kontrakoa gertatzen da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!