Urriaren 29an saio bi izango dira: goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 18:00etan. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, antolaketa arazoak ekidite aldera. Horretarako, Plateruena Kafe Antzokian, durangaldea@aek.org e-mailean edo 639 400 786 telefono zenbakian izango da aukera, urriaren 22a baino lehen.
Goizeko saioa, batez ere, ikasleei zuzendutakoa izango da. 16 urtetik gorako Durangaldeko ikasleei zabaldu diete parte hartzeko aukera. Saio hori 10:00etatik 12:00etara izango da. Arratsaldeko saioa, aldiz, Berbalagun egitasmoko kideei zein euskaraz hitz egiten duen herritar orori egongo da irekita. Saio bietan, bai goizekoan, bai arratsaldekoan, indarrak berritzeko mokadutxo bat eskainiko dute. Dena izango da doakoa.
Antolatzaileek azaldu dutenez, hiru gairen inguruan euskaraz hitz egiteko gogoa besterik ez da behar parte hartzeko. Egunean bertan jakinaraziko dituzte gaiak.