ANBOTOren lagun eginda, lehiaketan parte hartu eta babes ekonomikoa emateko aukera

Anboto 2014ko uzt. 4a, 09:00
Anbotoren lagunek babes ekonomikoa ematen diote ANBOTOren proiektuari. Taldea handitu guran, Anbotoren lagun kanpaina jarri dute martxan. Hiru aukera daude talde horretako kide izateko: anboto@anboto.org helbidera mezua bidali, 946 816 558 telefono zenbakira deitu, edo orrialdearen eskuinaldean dagoen kupoia Bixente Kapanaga, 9, 48215 Iurreta helbidera bidali.

Webgunetik ere egin zaitezke Anbotoren lagun. Hemen daukazu bete beharreko formularioa.


Lehiaketa interesgarriak
Anbotoren lagunen kanpainagaz bat egin dute Hazi Fundazioak eta Eroski Bidaiak agentziak. Horrela, Anbotoren lagunen artean lehiaketak jarri dituzte martxan.

Adibidez, Eusko Label produktuekin betetako otzara bat zotz egingo dute Anbotoren lagun guztien artean.
Era berean, Eroski Bidaiak agentziak eskainitako asteburu-pasaren lehiaketan ere parte hartuko dute. Irailean egingo dituzte bi lehiaketak, beraz, ordura arteko egunetan lagun egiteko aukera dagoela jakitera eman dute ANBOTOko arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!