ANBOTOren lagunak: Durangaldea sentitzeko eta euskara maitatzeko modu bat

Anboto 2014ko uzt. 4a, 09:00
2002an euskara elkarteen eskutik jaio zenetik, Durangaldea eta euskara izan dira ANBOTOren oinarriak. Durangaldea, bertako eta hurreko informazioa emateko; euskara, Euskal Herriko hizkuntzaren normalizazioa bultzatzeko. Hain zuzen, hori da ANBOTOren lagunei eskaintzen zaien proposamena: Durangaldea sentitzeko eta euskara maitatzeko modu bat. Izan ere, euren laguntzari esker da posible barikuro euskara hutsean tokiko astekari bat argitaratzea eta www.anboto.org webgunea lantzea.


Hasieratik hainbat herritar egin ziren ANBOTOren lagun. Doako harpidetza bidez banatu arren, herritar horiek laguntza ekonomikoa emateko prest agertu ziren. Jone Guenetxea hedabideko zuzendariak dioenez, “zailtasun ekonomikoei aurre egiteko diru iturri garrantzitsua” da talde horretatik jasotzen dena. Eta orain lagun talde hori handitzea da helburua. Webgunean badago izena emateko aukera, eta anboto@anboto.org helbidera idatzita edo 946 816 558 zenbakira deituta ere eman daiteke izena. Zuk ere lagun dezakezu euskara Durangaldean zabaltzen.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!