Mendi lasterketa bat iragartzeko aktore lanetan Azkorbebeitia eta Iturrieta

Anboto 2013ko urt. 22a, 10:28
Ekainean Nafarroako Leitza herrian hasi eta amaituko den Euskal Herria Mendi Erronka lasterketa promozionatzeko iragarkian agertzen dira Oihana Azkorbebeitia eta Zigor Iturrieta korrikalariak

Ekainean Nafarroako Leitza herrian hasi eta amaituko den Euskal Herria Mendi Erronka lasterketa promozionatzeko iragarkian agertzen dira Oihana Azkorbebeitia eta Zigor Iturrieta korrikalariak.

 

Lasterketa ekainaren 1ean lehiatuko dute eta 60 kilometro ditu (3.000 metroko desnibel positiboa). Izen-ematea maiatzaren 6ra arte dago zabalik. Lasterketa hori iragartzeko spot-ean Ohiana Azkorbebeita abadiñarra eta Zigor Iturrieta eubarra ez ezik, Benito Lekuona korrikalaria eta Iñaki Perurena harri-jasotzailea ere agertzen dira, besteak beste.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!