Hiru eta sei urte bitarteko umeei zuzendutako saioak dira, eta literatura zaletasuna lantzeaz gain, hainbat gai jorratuko dituzte Kontulekun: afektibitatea, komunikazioa, irudimena, harremanak... Otsailaren 1ean hasita, zazpi zapatutan egingo dituzte saioak, talde bitan: hiru eta lau urtekoak batean, eta bost eta sei urtekoak bestean.
Antolatzaileen berbetan, guraso euskaldunei eta ez euskaldunei zuzenduta dago ekimena. Euskaldunekin saio osoa euskaraz egingo dute, eta ez euskaldunekin, berriz, tartekatu egingo dituzte hizkuntzak: “Haurrek ikusiko dute gurasoek euskararik jakin ez arren, euskarazko jarduera horretan biak batera gustura ari direla”.