Abian da Kontuleku, familian irakurtzeko ekimena

Anboto 2014ko ots. 14a, 13:21
Zapatu goizetan liburutegian elkartzen hasi dira guraso eta umeek elkarrekin irakurtzeko ohitura bultzatzeko. Bihar hirugarren saioa izango dute.

11:00etatik 12:00etara hiru eta lau urte arteko ume eta gurasoak, eta 12:15etik 13:15era bost eta sei urte artekoak. Horrelaxe bilduko dira bihar ere, Kontuleku egitasmoan. Elkarrekin irakurtzeko txoko bat edukitzea da egitasmoaren helburua, eta apirilera arte iraungo du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!