Herritarren ikusmina lortu du Berriziklatu egitasmoak

Anboto 2012ko ots. 22a, 12:03
Kultur Etxea lepoz bete zuen, atzo, Berriziklatu egitasmoaren aurkezpenak. Hondakin organikoak konpostaje bidez birziklatzeko proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen Roland Isoird alkateak. Landutako ikusentzunekoa ere erakutsi zuten

Kultur Etxea lepoz bete zuen, atzo, Berriziklatu egitasmoaren aurkezpenak. Hondakin organikoak konpostaje bidez birziklatzeko proiektuaren nondik norakoak azaldu zituen Roland Isoird alkateak. Landutako ikusentzunekoa ere erakutsi zuten.

 

Martxoan jarriko du martxan Udalak hondakin organikoak konpostaje bidez birziklatzeko proiektua esperientzia-pilotu bategaz. Horretarako 50 familiaren parte hartzea beharko dute.  Helburua, "birziklapena laguntzea, zaborraren faktura murriztea eta auzotarrek euren zaborrari ingurugiroarekin begirunezko den etekin bat ateratzea" da. Hondakinen %60a organikoa dela kontuan hartuta, sistema berriagaz 26.225 kilo inguru tratatzea itxaroten dute.

 

Egitasmoa azaltzeko landutako ikus-entzunekoan herriko alderdi politko guztietako ordezkariek zein bizilagunek parte hartu dute:

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!