Zengotitabengoa 2010ean atxilotu zuten, Portugalen. Mozioak jasotzen duenez, esaterako, “urtean behin bakarrik du alabekin aurrez aurrekoa, eta hiru urte dira amak besarkatzen ez duela”. Gainera, “ziegan 22 ordu egiten ditu bakarrik egunero”.
Andoni Zengotitabengoa presoak Lisboako Monsanto espetxean dituen bizi-baldintzak hobetu daitezen ahaleginduko da udala. Horretan saiatu dadin eskatzen duen mozioa aho batez onartu zuten EH Bilduk eta EAJk joan zen asteko udalbatzarrean. Monsantoko segurtasun goreneko espetxe zuzendariari, Portugalgo Herriaren Defendatzaileari eta Espetxe zuzendari nagusiari eskatuko diote presoa segurtasun goreneko espetxe batetik espetxe arrunt batera eraman dezaten.