Atzo Green Series zirkuituko laugarren proba lehiatu zuten Abadiñon. Mailaz maila, 350 txirrindulari inguru lehiatu ziren. Gizonen eta emakumeen elite mailetan Logos Energia-BH taldeko Ismael Esteban eta Saltoki-Conor taldeko Estibaliz Sagardoy izan ziren onenak.
Eskualdeko ziklistei dagokienez, Elorrioko Banan-Banan taldeko Jon Astondoa hirugarren izan zen Master 30 kategorian; Egoin Mendibike-Abadiño taldeko Gaizka Juaristik zazpigarren amaitu zuen Master 40 kategorian, eta, Sapubike-Durango taldeko Aitor Ansotegi bederatzigarren geratu zen Master50/60 mailan.
Gazte mailei dagokienez, Cafe Dromedario-Flotamet taldeko Jon Lopez Olivares 13. izan zen juniorretan eta bere taldekide Ander Mendizabal 14. kadeteetan.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Elorrioko Banan-Banan taldeko Gaizka Larzabal hirugarren postuan dago Master 30 kategorian. Abadiñon 11. postuan amaitu zuen.
Abadiñokoa zirkuituko laugarren proba izan da eta beste lau geratzen dira aurretik: Lezama (maiatzak 19), Barakaldo (ekainak 2), Arrigorriaga (ekainak 16) eta Ortuella (ekainak 30).
Abadiñoko lasterketako sailkapen guztiak LOTURA HONETAN ikusi daitezke.
(Argazkiak: Green Series)