San Prudentzio jaiak

[EGITARAUA]: Gazte Eguna ospatuko dute sanprudentzioen azken txanpan

Anboto 2024ko mai. 3a, 13:36

Domekan Donien Atxa bota aurretik, askotariko ekitaldietan parte hartzeko aukera egongo da Traña-Matienan. Tartean, Gazte Egunean.

Zortzigarren edizioa da aurtengoa, eta Gazte Asanbladako kideek emakumearen presentzia indartzen egin dute ahalegina. Txupinazoa eta pregoia bota ondoren, gazteak bazkaltzeko batuko dira, 14:30ean, Traña-plazan. Eta bazkalostean Gazte Eguneko jolasak hasiko dituzte. Auzoko kale eta bazterrak girotuko dituen Skapaie taldeagaz kalejira egingo dute, 18:30ean. Eta gauean Sua taldeak emango du kontzertua. Dj Kukuk, Dj Anybs-ek eta Dj Kenek ipiniko dute musika ondoren.

Maiatzak 3, barikua

  • 16:45 Txiki merienda merkatu plazan.
  • 17:15 Disko-dantza merkatu plazan.
  • 18:00 Esku-pilotako partidak frontoian. Axtxiki Pilota Klubak antolatuta.
  • 19:30 Parrillada eta DJ Gartzi Traña plazan.
  • 22:00 Bingo solidarioa Traña plazan.
  • 22:00 Bertso saioa Errota Kultur Etxean. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Eneko Abasolo “Abarkas”. Gai jartzailea: Igor Galarza. Gonbiteak eskuragarri Errota Kultur Etxean apirilaren 25etik aurrera (gehienez 4

    sarrera pertsonako).

  • 23:00 DJ Gartzi Traña plazan

    •  

     

Maiatzak 4, zapatua, Gazte Eguna

  • 10:00 Kickboxing opena Traña-Matienako kiroldegian, Fexmack taldeak antolatuta.
  • 11:30 Paella txapelketarako izen-ematea, merkatu plazan.
  • 12.30 Iluntze dantza taldearen kalejira eta alardea Traña plazan. Euria bada, frontoian.
  • 14:30 Txupinazoa eta Gazte eguneko bazkaria Traña plazan. Ondoren, Gazte Eguneko jolasak. Euria bada, eskolako aterpean. Traña-Matienako Gazte Asanbladak antolatuta.
  • 16:00 Ugasixo txapelketa merkatu plazan.
  • 17:30 San Prudentzio-San Trokaz esku pilota txapelketako finalerdia kadete mailan. Axtxiki Pilota Klubak antolatuta.
  • 17:30 Tortilla txapelketarako izen-ematea, merkatu plazan.
  • 18:30 Kalejira Skapaie taldearekin, Traña-Matienako Gazte Asanbladak antolatuta.
  •  22:00 Kontzertua Traña plazan:
    Sua
    Dj Kuku, Dj Anybs eta Dj Kene
  • 23:00 Jaialdia Trañabarren etorbidean: Jaguar

Maiatzak 5, domeka

  • 10:00 Txanbolin taldeko Txistularien kalejira.
  • 12:45 Jaizale txistulari elkartearen kontzertua, elizan.
  • 13:30 Perretxiko-pintxo dastaketa Pinoko plazan, Geredixa mikologi elkarteak antolatuta.
  • 14:00 Nagusien bazkaria frontoian, Udalaren Gizarte Ongizate Arloa antolatuta. Ondoren Serenade taldearen emanaldia.
  •  20:00 Donien Atxa botatzea.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!