Abadiñoko Udalak enpresa bat kontratatu du energia-komunitate bat sortzeko

Anboto 2024ko api. 22a, 10:53

Proiektua egiteko lehenengo faseak 12 hilabeteko iraupena izango du.

Abadiñoko Udalak enpresa espezializatu bat kontratatu du herrian Tokiko Energia Komunitate (TEK) bat sortzeko. Udaletik jakitera eman dutenez, helburua biztanleen artean energia berriztagarrien erabilera bultzatuko duen energia-komunitate bat sortzea da, ingurune hurbilean gizarte, ingurumen eta ekonomia-onurak bilatzera bideratuta.

Udaletik azaldu dutenez, lana hiru arlotan banatuko da: juridikoan, teknikoan eta parte-hartzailean. "Abadiñon energia-komunitate bat sortzeko lehen pausoa da. Ekimen horretan udalak, enpresek eta banakakoek hartu ahal izango dute parte, eta energia berriztagarria sortzea, kontsumoa murriztea, ingurumenaren ikuspegitik horrek dakarren onunarekin, faktura merkatzea eta gehien behar duten pertsonek errazago ordaindu ahal izatea du helburu", azaldu du Mikel Urrutia alkateak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!