Traña-Matienako Herritarren Arretarako Zerbitzua, prest

Anboto 2024ko api. 16a, 13:28

Zentroak gizarte langilearen bulegoa, herritarrentzako arreta zerbitzua eta podologia zerbitzua hartzen ditu. Arreta ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da.

Instalazioa hobetzeko lanak amaitu eta gero, asteon zabaldu dute berriro ere Traña-Matienako Herritarren Arretarako Zerbitzua. Bertan, arreta emateko zerbitzua, gizarte langilearen bulegoa eta adinekoentzako podologia zerbitzua emango dira. Arreta ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da. 

"Ematen den zerbitzua nabarmen hobetzeaz gainera, pribatutasun handiagoa eman eta irisgarritasun fisikoa hobetuko duten funtsezko obrak egin ditugu", adierazi du Edurne Maguregi Gizarte Ongizateko zinegotziak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!