Zaldua errekaren ibilguan, Trañapadurako idustrialdetik igarotzen den tartean, hondakinak modu irregularrean pilatu diren puntu bat identifikatu du Abadiñoko Udalak. Besteak beste, osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen amianto-hondakinak (fibrozementua) ere bai. Eskumena URA agentziarena denez, txosten tekniko bat egin dute eta euskal agentziari eskatu diote hondakinak kentzeko eta hura garbitzeko.
Trenbidearen zubiaren azpian pilatu dira hondakinak, eta bertara adingabideak sartzen direla nabarmendu dute udal arduradunek. Hori dela eta, udalak Euskotreni ere eskatu dio ingurua ikuskatzeko, "ez dadin jendea sartu modu irregularrean eta segurtasuna bermatzeko", argitu dutenez.
Edurne Maguregi alkateordeak adierazi duenez, “arazoa behin betiko konpondu arte, inguru horretatik ez ibiltzeko gomendatzen diegu herritarrei. Ez dugu horri konponbidea emateko eskumenik, baina kezkatzen gaituen puntu bat da, gazteak sartzen direlako. Gure gomendioa hori saihestea da, fibrozementuzko piezak eta beste hondakin batzuk daudelako, bai eta trenbidetik gertu dagoelako eta bertara erraz iristeak duen arriskuarengatik”.