Hugo Markaidak aurtengo KOBA Live jaialdiko abesti ofiziala sortu du

Aitor Ruiz 2024ko mar. 2a, 11:30

Rise to Fall taldeko Hugo Markaidak sortu du abestia eta atzo aurkeztu zuten jaialdiaren sare sozialetan.

Abestia Sentimendua deitzen da eta atzo aurkeztu zuten KOBA Live-en sare sozialetan. Abestiak death metal melodikoaren esentzia dauka, instrumentala da eta In Flames taldearen estilo bereizgarrian inspiratuta dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!