[BIDEOA]: Unai Moran abadiñarra laugarren Eibarko Udaberri Sarian

Maialen Zuazubiskar 2024ko ots. 27a, 09:42

Hasi da gazte mailako txirrindularien denboraldia. Cafe Dromedario-Flotamet taldeko txirrindulariek maila onean ekin diote. 

Dagoeneko txirrindulariek eman diete hasiera 2024ko denboraldiari eta Durangaldeko Bizikleta Eskolako txirrindulariek ezin hobeto hasi dute. Unai Moran abadiñarra podiumetik gertu gelditu zen Eibarko Udaberri Sarian. Cafe Dromedario-Flotamet taldeko txirrindularia laugarren postuan helmugaratu zen, Eñaut Urkaregiren, Ander Otegiren eta Aimar Fernandez de Gorostizaren atzetik. 

Gainera, Moranen taldekide Kimetz Aranburu eguneko ihesaldian ibili zen eta 14. helmugaratzea lortu zuen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!