[BIDEOA] Arbola bat eta farola bat bota ditu haizeak Mendiolako bidean

Anboto 2024ko ots. 25a, 11:15

Gaur goizean Mendilibarretik Olondora doan bide zatia moztuta gelditu den arren, ez da inor zauritu.

Haizeak arbola bat eta farola bat bota ditu gaur goizean, 09:30 inguruan, Abadiñoko Mendiola auzoan. Lekukoek azaldu dutenez, momentu horretan ez du inor bidean harrapatu. Mendilibarretik Olondorako bidea moztuta gelditu da. Suhiltzaileak berehala joan dira bidea libratzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!