San Prudentzio jaiak 2017

Futbito torneoak maiatzaren 5ean erabakiko du irabazlea

Joseba Derteano 2017ko mai. 3a, 09:40

Kirol zaleentzat menu oparoa antolatu dute jaietan. Futbito torneoa izaten da urtero interesik gehien pizten duen ekitaldietako bat. Aurten 11 taldek eman dute izena. Kanporaketak jokatu dituzte eta bi talderik onenek maiatzaren 5eko barikuan, 19:00etan, jokatuko dute finala Traña-Matienako kiroldegian.

Aurten bosgarren aldia egingo du jai batzordetik antolatutako txapelketak. Hasieran, diru saria jasotzen zuten irabazleek, baina, aurten, hori kendu eta garaikurrak banatuko dituzte. “Azken batean, futbitoa erdigune dela, jai-giroa sortzea eta ondo pasatzea da helburua”, azaldu du jai batzordeko Alex Cuestak aldaketa arrazoitzeko. Talde irabazleak ez ezik, jokalari eta atezain onenek zein txapelketako pitxitxiak ere garaikurrak jasoko dituzte.

Frontenisa
Maiatzaren 6an, frontenis txapelketako bi bikoterik onenek indarrak neurtuko dituzte, 20:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!